Literatura solasaldiak egin dituzte Arantzan eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 23a

Atzo arratsaldean literatura hitzorduak izan zituzten Arantzan eta Lesakan Literatura Geraldiak zikloaren barrenean. Itxaso Martin idazlea Arantzako liburutegian izan zen 'Puntobobo' liburua aurkezten. Lesakan, berriz, Danele Sarriugarte idazlea izan zen 'Beste zerbait' liburuaz solasean.

Bortzirietako Literatura Geraldiak borobiltzeko, gaur arratsaldean Maddi Ane Txoperena Beran izanen da 18:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun