Berako Dantzari Ttiki Egunaren 31. edizioa eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 23a

Herriko hainbat txokotan dantzan ariko dira haurrak larunbatean.

Gure Txokoa Dantza Taldeak 31. aldiz antolatu du Dantzari Ttiki Eguna apirilaren 25ean, larunbatean. 

Berako dantzariez gain, Zaldibiako Iztueta eta Ibarrako Alur Dantza Taldeetako dantzariak ariko dira herriko karriketan dantzan. 

11:00etan karrikabuelta eginen dute, 12:00etan talde guztiak elkartu jaialdia eginen dute Herriko Etxeko Plazan. Eguraldi txarra bada, jaialdia Eztegara frontoian eginen dute. 

Eguna borobiltzeko, 16:00etan Jeiki Hadi taldearekin erromeria izanen da ikastolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun