Ana Goitia umoregileak ‘Katana’ bakarrizketa aurkeztuko du apirilaren 26an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 23a

Ana Goitiak 'Katana' bakarrizketa eskainiko du igande arratsaldean Lesakan.

Ana Goitia umoregile eta kazetari ezagunak Katana bakarrizketa aurkeztuko du apirilaren 26an, igandean 19:00etan Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 12 eurotan salgai daude udalaren webgunean.

Igandean 19:00etan hasiko da emanaldia Harriondoa kultur etxean

Ana handia da, galanta, bizitzan gertatzen zaion guztia ere handia da eta kontatzeko modua ere halakoa dauka. Normalean konturatzen ez garen gauzetan jarriko du arreta bakarrizketa honetan, egungo musika eta marketinean, sold out-aren moda, guraso eta umeak kontzertuetan egotearen moda, matxismoa, lodifobia eta egunerokotasuneko gaiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun