Espainiako Arkitektoen Elkargoaren Kontseilu Gorenak aurtengo Arkitektura Sarietarako izendatutako proiektuak zein diren jakinarazi zuen berriki. Nafarroakoak diren sei proiektuetatik bi eskualdekoak dira. Arkitektura Iragankorra izeneko atalean, Mugara arkitektura estudioko Ander Rodriguez Korta beratarraren Lamixeneko Nekazaritza Biltegia, eta, eraikinen atalean, Igantziko Elizatearen zaharberritze proiektua, RUE Arquitectos estudioarena.
Jakina da, Igantziko Udalak Elizatea egoitza zaharberritzeko erronka hartu eta ederra gelditu dela eraikina. Bertan, herriko eragileek probexteko moduko lekua dago, adibidez, Biltoki elkartea harat lekualdatu zen. Berri honi buruz eta herrian zertan ari diren jakiteko, Juankar Unanua Navarro alkatearekin mintzatu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.