'Esnatu zure osasun sortzailea' izeneko tailerra eginen dute Etxalarren larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 22a

Etxalarko Kultur Etxean izanen da tailerra larunbatean.

Oihana Lopez Zestao psikopedagogo eta gorputz arteterapeutak emanen du tailerra Etxalarko Pello Apezetxea Kulturgunean. 

Bizipenetan oinarritutako solasaldia izanen da eta honako galderatik abiatuta hasiko da solasean: Zer gertatzen da elkarren artean arnasten dugunean?

Tailerrean parte hartzeko ezinbertzekoa da aitzinetik izena ematea oihama.sorkuntza@gmail.com helbidera idatzita edo 609 97 13 81  zenbakira idatzita. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun