[BIDEOA] Etxalarko mendietan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 22a

Hilabeteroko martxarekin segituz, apirileko hirugarren asteartean ere mendira atera dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Apirilaren 21eko udaberriko eguraldi eguzkitsu zoragarria probestuz Etxalarko mendietan ibili ziren ehun bat mendizale. Gero, Basque jatetxean ederki bazkaldu zuten 103 lagunek. Maiatzeko irteera Berroeta inguruan eginen dute. Irudiak: Joxe Zubieta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun