III. Benito Tainta Pilota Txapelketako partidak izanen dituzte ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 22a

Lesakako pilotalekuan jokatuko dituzte ortzegunean III. Benito Tainta txapeljetako senior mailako pilota partidak.

Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin Txapelketa abiatu da eta apirilaren 23an, ortzegunero bezala, gizonezko nagusiak ariko dira Lesakako udal pilotalekuan.

Apirilaren 23an, ortzegunean 18:30ean hasita, Lesakan

Seniorrak

  • Jon Tirado (Tafalla) – Iñigo Labaka (Kuku-Anoeta)
  • Xuban Goñi (Oiarpe) – Jonpe Artxetxe (Intza KE)
  • Oier Goikoetxea (Araxes) – Julien Etxegarai (Iparralde)
  • Ronan Mendi (Iparralde) – Beñat Goikoetxea (Araxes)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun