Maiatzaren 4tik abuztuaren 31ra artilea bilduko dute Alkaiagako Garbigunean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 22a

Maiatzaren 4an hasi eta abuztu bukaera arte bilduko dute artilea Bortzirietako Garbigunean. Argazkia: Maxixatzen.

Bertze urte batez artilea bilduko dute Alkaiagan dagoen Bortzirietako Garbigunean. Bilketa maiatzaren 4tik abuztuaren 31ra izanen da debalde.  

Hondoko ordutegian eramaten ahalko da artilea garbigunera: astelehenetan eta ortzegunetan 11:00etatik 18:00etara; asteartetan, asteazkenetan eta ortziraletan 11:00etatik 14:30era eta maiatzaren 30ean, ekainaren 27an, uztailaren 18an eta abuztuaren 29an 09:00etatik 13:00etara. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun