Lasterketa banaka eta binaka egiten ahalko da. Bikoteen kasuan, gizonezkoenak, emakumezkoenak edo mistoak izan daiezke. Aurten 16 urte beteak izan beharko dituzten parte hartzaileek, hasteko, 2,6 kilometroko zirkuituari bi buelta eman beharko dizkiote lasterka, ondotik 20 kilometro egin beharko dituzte mendiko bizikletarekin eta bukatzeko 2,6 kilometro lasterka.
Lasterketaren ondotik laguntzaileek emandako oparien zozketa eta banaketa eginen dute eta, segidan, luntx ederra izanen dute.