Martxoan argitaratu zuen Txoperena Zaldi bat bere hirugarren eleberria. Bada ortzeguneko hitzorduan, eleberri horri buruz ariko da solasean 18:00etan liburutegian.
Nafarroako hainbat euskara zerbitzuk antolaturiko zikloa da Literatura Geraldiak. Euskaraz leitzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bulkatzea eta esperientzia literarioak partekatzea ditu helburu zikloak eta ortzegunean Beran eginen du geldialdia.