Lesakako liburutegia Harriondoa kultur etxera eraman zela hamar urte bete direla eta urte osoan antolatutako ekitaldien barrenean, apirilaren 22an, Danele Sarriugarteren Beste zerbait liburua aurkeztuko dute, asteazkenean 18:00etan. Hilaren 23an, Eneko Bidegainen Bichta Éder eleberria hizpide hartuta egilearekin solasaldia eginen dute, ortzegunean 18:30ean. Hilaren 24an Ines Bengoa ipuin kontalaria izanen da liburutegian, ortziralean 17:30ean.