Tantirumairu euskal folklore taldekoak jota dantzatzen larunbateko Tantirudantza helduen jaialdian. Argazkia: Irantzu Pastor
Tantirumairu euskal folklore taldeko dantzariekin batera, Errenteriako Ereintza eta Azpeitiko eta Azkoitiko Sahatsa taldekoak aritu ziren larunbat arratsaldean plazan.
Ernatu Udaberriko Dantza Zikloko azken emanaldia izan dute apirilaren 18an, larunbat arratsalde eguzkitsuan Lesakan, Tantirudantza helduen emanaldia. Plaza Zaharrean emanaldi zoragarria eskaini zuten Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak eta Errenteriako Ereintzak eta Azpeitiko eta Azkoitiko Sahatsa dantza taldeek eta, ondotik, dantza poteoarekin girotu zuten herria.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.