Asteazken honetan Itxaso Martin idazlearekin solasaldia izanen dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 20a

Itxaso Martin Zapirain idazlea 'Puntobobo' liburua eskuetan duela.

Literatura Geraldiak zikloaren harira, Puntobobo liburuaren idazlea Arantzako liburutegian izanen da.

Nafarroako hainbat euskara zerbitzuk antolaturik, Literatura Geraldiak zikloaren bertze edizio bat hasia da. Euskaraz leitzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bulkatzea eta esperientzia literarioak partekatzea ditu helburu zikloak eta Arantzan ere geldialdia eginen du. 

Zehazki, asteazken honetan, apirilaren 22an, Itxaso Martinek Puntobobo liburuari buruzko solasaldia eskainiko du liburutegian, 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun