Etxalarko Altxata kirol eta kultur elkartea hasia da XXXIII. Gasna eta Artisau feriaren prestatzen. Urtero bezala, egun honi izena ematen dion gasna lehiaketa izanen da. Bortziriak, Malerreka, Bertizarana, Baztan, Xareta, edo Leitzaldeko gasnagileei deia egiten zaie ekainaren 7ko goizean beraien gasnak aurkezteko. Ardi latxaren esne gordinarekin egindakoak izan behar dira, gutienez 60 egunez onduak. Egile bakoitzak gasna bakarra aurkez dezake eta 20 euro ordainduko zaizkio. Sariak egonen dira. Informazio gehiagorako altxata@gmail.com edo 688 73 04 38.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.