Lehiaketa deialdira inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira, 534, eta horietatik 209 aukeratu dituzte hurrengo faserako. Irabazleak ekainaren 9an Madrilgo Alcázar Antzokian eginen den galan jakinaraziko dituzte.
Espainiako Arkitektoen Elkargoaren Kontseilu Gorenak (CSCAE) ezagutzera eman ditu 2026ko Arkitektura Sarietarako izendatutako proiektuak. Horietatik sei Nafarroakoak dira eta horietatik bi eskualdekoak: Arkitektura iragankorra atalean, Mugara arkitektura estudioko Ander Rodriguez Korta beratarraren Lamixeneko nekazaritza biltegia eta eraikinen atalean, Igantziko Elizatearen zaharberritze proiektua, RUE Arquitectos estudioarena.
Lehiaketa deialdira inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira, 534, eta horietatik 209 aukeratu dituzte hurrengo faserako. Irabazleak ekainaren 9an Madrilgo Alcázar Antzokian eginen den galan jakinaraziko dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.