Larunbat honetan hasita jokatuko dute Hernandorena Sariketa. Teodoro Hernandorena Barandiaran bertsolariaren omenez egiten den sariketa da eta bi urterik behin egiten dute.
Bi kanporaketa eta finala jokatuko dituzte. Lehendabizikoa larunbat honetan, apirilaren 18an, eginen dute Pagolan. Bertan sei bertsolari ariko dira kantuan, tartean eskualdeko biak: Josu Txoperena eta Kattin Madariaga. Bigarren kanporaketa Hendaian eginen dute apirilaren 24ean.
Finala maiatzaren 9an izanen da Uztaritzeko Latsa Gelan.