Tantirudantza helduen emanaldia izanen dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 16a

Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeko helduak, iaz egindako jaialdian.

Ernatu Udaberriko dantza zikloko azken emanaldia izanen dute apirilaren 18an Lesakan, Tantirudanta helduen emanaldia. Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldearen eta Errenteriako Ereintza eta Azpeitiko eta Azkoitiko Sahatsa dantza taldeen helduen emanaldia izanen dute larunbatean 17:30ean hasita Plaza Zaharrean. Ondotik, dantza poteoa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun