Obrak eta urbanizazioak eraikitzean sortzen diren arazoak konpontzeko oinarrizko ezagutza praktikoen ikastaroa eskainiko du Jose Ignacio Murua topografoak Lesakan apirilaren 23an eta 30ean eta maiatzaren 7an, 14an, 21ean eta 28an Irain eskolako Ikasnova gelan (ortzegunak 17:00etatik 19:00etara). Izena eman behar da kultura@lesaka.eus helbide elektronikoan, hilaren 16a arte.
Goi mailako ikasketak eta horretarako bitartekorik izan gabe, erraztasunez ikasi nahi dutenentzat ikastaroa da. Ikastaroaren helburua benetako arazoak ebaztea da.