Gurpildun aulkiarekin jokatzen den paleta gomako txapelketaren finala De Antarekin batera galdu zuen igandean Zumarragan, Senperena eta Lizasoren kontra (21-25)
Gipuzkoar eta nafarren arteko derbia izan zen Beloki pilotalekukoa eta azkenean, aunitz sufrituta izan bada ere, garaipena Gipuzkoan gelditu en 25-21eko emaitza estuarekin.
Bizkaiko Irekian gertatu bezala, atzelariek eraman zuten finalaren zama eta hortxe Beñat Lizaso eraginkorrago aritu zen eta honek markagailuaren kontrola eman zien gorriz aritu ziren bikoteko partaideei.Senperena-Lizasok lau tantotako aldea hartu zuten markagailuan (14-10). Ez zuten, ordea, partida apurtzerik lortu eta, lanaren poderioz, Lasa-De Antak partida berdintzea ez ezik, 20-21 aurreratzea ere lortu zuten. Zailena eginda zutela zirudienean, ordea, hortxe geratu ziren eta, azkeneko bortz tantoak jarraian eginda Senperena-Lizasok ongi landutako garaipena eskuratu zuten.
Adimen urritasuneko finalak
Adimen urritasuneko hastapen mailako finalean Unai Dios-Daniel Calviño bikoteak 20-5 irabazi zion Joel Garcia-Tanya Fernandez bikoteari, palmaresa estreinatuz. Maila nagusian Lander Ortegak eta Eneko Sagarmendi k 20-15 irabazi zieten eta Hodei Asteasuri eta Xabat Askasibarri.