Gazara laguntza humanitarioa eramanen duen Global Sumud Flotillaren parte izanen da Luka Remiro beratarra

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 10a

Bigarren aldiz Palestinara laguntza humanitarioa eramatera joanen da Global Sumud Flotilla. 3.000 lagunek hartuko dute parte, horien artean Luka Remiro Blanco beratarrak. 

Azken egunetan ontziak prestatzeko lanetan ari dira ontzidiko kideak eta iganderako dena prest izanen dute. 100 itsasontzi baino abiatuko dira Gazara laguntza humanitarioa eramateko asmoz. Hainbat alorretako 3.000 ekintzaileek baino gehiagok hartuko dute parte ekinbidean eta ontzi horietako baten patroia izanen da Luka Remiro beratarra. Beratarraz gain bertze hamaika euskal herritarrek eginen dute Gazarainoko itsas bidaia. 

Luka Remiro azken egunetan itsasontzia prestatzen.

Euskal Herriko Gaza Global Sumud taldeko kideek, azaldu dutenez Israelek ezarritako itsas blokeoa haustea da flotillaren helburu nagusia eta baita Gazara laguntza humanitarioa eramatea ere. 

Iazko irailean abiatu zen lehendabiziko Global Sumud Flotillaren. Gazara ailegatzear zirela, Israelek flotillako kideak atzeman eta atxilotu egin zituen ontzidian parte hartzen ari ziren aktibistak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun