«Garrantzi sinbolikoa» duten tokiak aukeratu dituzte bortz kantaldi horietarako. Hala izan zen eurentzat Lesakakoa. 70eko hamarkadan Pantxoa eta Peiok Lesakan egin zuten kantaldia. Arrats hartan bertan atxilotu zituen Guardia Zibilak eta kuartelean eduki zituzten biharamunera arte.
Bortz kantaldi horietan lehenbizikoa maiatzaren 9an Bilbon eginen dute; maiatzaren 24an Iruñean; irailaren 5ean Lesakan eta 16an Bergaran; abenduaren 11n Baionan, eta 2027ko ilbeltzaren 9an eta 10ean Barakaldon.
Kontzertu guzietarako sarrerak astelehenean paratuko dituzte saltzeko.