[BIDEOA] Joseba Lasa lesakarrak Gipuzkoako pilota egokituko zirkuituko finala jokatuko du igandean Zumarragan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 10a

Euskal Pilota Egokitua Zirkuituaren parte den Gipuzkoako Irekiko finalak apirilaren 12an, igande eguerdian, jokatuko dituzte Zumarragako Beloki pilotalekuan. Gurpildun aulkiarekin jokatzen den paleta gomako txapelketaren finalean, Joseba Lasa lesakarrak era Edorta de Antak, Aingeru Senperenaren eta Beñat Lizasoren kontra jokatuko dute. Bideo honetan entzungai daude finalistetako batzuen adierazpenak, tartean, Joseba Lasarenak.

Edorta de Antarekin batera, Aingeru Senperena eta Beñat Lizaso izanen ditu arerio gurpildun aulkiarekin jokatuko den paleta goma txapelketako finalean

Adimen urritasuneko hastapen mailan Unai Dios-Daniel Calviño eta Joel Garcia-Tanya Fernandez izanen dira maila honetako palmaresa estreinatzeko aukera izanen dutenak. Maila nagusian Lander Ortega-Eneko Sagarmendi eta Hodei Asteasu-Xabat Askasibar ariko dira elkarren aurka.

Gipuzkoako Pilota Egokituko finalak ETB-1ek zuzenean emanen ditu, baita streaming bidez bere plataforma berrietan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun