MUGALAN proiektuaren bidez Tokiko Enplegu Azoka eginen dute asteartean Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 10a

Enpresak eta enplegu eskatzaileak harremanetan jartzeko aukera izanen dute elkarrizketa laburren bidez. Argazkia: Freepik.

Mugalan lankidetza proiektuak antolatuta Tokiko Enplegu Azoka eginen dute asteartean, apirilaren 14an, Beran. Mugaz gaindiko proiektua da eta enpresak eta enplegu eskatzaileak harremanetan jartzeko aukera izanen dute elkarrizketa laburren bidez.

Bigarrenez eginen dute azoka eta Kultur Etxean izanen da, asteartean. 10:00etatik 16:30era enplegu bilatzailek eta eskualdeko enpresek hartuko dute parte.

Mugaz gaindiko proiektua da Mugalan eta lankidetza proiektuaren parte dira mugaren bi aldeetako enplegu zerbitzuak: France Travail eta Nafar Lansare. Horiekin batera Cederna Garalur eta Bidasoa Activa garapen agentziak, Euroeskualdea, Berako Udala eta mugaren bi aldeetako enpresa-elkarte eta enpresak osatzen dute Mugalan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun