Sanferminetako besta batzordea apirilaren 13an bilduko da Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 10a

Sanferminen antolaketan aitzineratzeko besta batzordea bilduko da astelehen arratsaldean Lesakan.

Hiru hilabete eskas falta dira sanferminetarako, baina gauza aunitz dira antolatzeko. Lehen aldiz herritarrek txupinazoa nork botako duen proposatzeko aukera izanen dute heldu den astelehenera arte. Kartel eta programaren azal lehiaketa ere martxan da eta apirilaren 24ra arte aurkez daitezke lanak. Erraldoi eta buruhandien konpartsak ere egina du taldean parte hartzeko gonbidapena. Horietaz gainera, bestak prestatzen segitzeko besta batzordeak apirilaren 13an eginen du bilera, astelehenean 19:00etan herriko etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun