Minbiziraren ikerketarako dirua biltzeko ongintza kontzertua eginen dute igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 9a

Gandeia musika taldeak ongintza kontzertua antolatu du iganderako Beran. Emanaldia 18:30ean izanen da Berako Kultur Etxean. 

Kontzertuko sarrera gisa borondatea bilduko dute eta bildutako diru guztia Nafarroako Navarrabiomed Nafarroako ikerketa biomedikoko zentro publikora bideratuko dute minbiziaren ikerketarako. 

Emanaldiko errepertorioa lau eskutarako piano programa original batean oinarritzen da, ahots, txistu eta pianorako obrekin ondua. Antolatzailek adierazi dutenez, «kontzertu dinamikoa, entretenigarria eta publiko eta adin guztietarako jendearentzat egokia» izanen da 

Musikariak Josune Cordoba, Amaia Cordoba, Ion Irazoki, Aritz Estibez eta Beñat Olaizola izanen dira  eta abesten berriz, Raquel Andueza sopranoa eta Berako Abesbatza ariko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun