Igandean 19:00etan Harriondoan hasiko den emanaldirako sarrerak 6 eurotan salgai daude Lesakako Udalaren webgunean
Martxel Rodriguez lesakarraren eta Jon Lopezen zuzendaritzapean, dantza, antzerkia eta zinea uztartzen dituen lan hau Agoitzen (apirilaren 19an), Castejonen (apirilaren 25ean) eta Berriozarren (maiatzaren 10ean) ere ikusgai izanen da. Martxel Rodriguezekin eta Jon Lopezekin batera, Katalin Arana, Beatriz Mira, Edoardo Ramirez eta Nicolas Martinez dira interpreteak.