Emakumearen Egunaren harira, martxoaren 9an Paula Beorlegi judoka eskolan izan zen hezkuntza departamentuak egiten duen Emakume kirolariak programari esker. Zuhaitzaren eguna ere ospatu zuten Axeri Lepon martxoaren 13an (argazkian). Martxoaren 26an, Maribel Aiertza Rementeria idazlea eskolan izan zen Izaroren izarra liburua aurkezten. Apirilaren 1ean, Arantza eta Igantziko ikasleekin batera, hiru herrien arteko bigarren joko topaketa ere egin zuten Etxalarren.