Lesakako sanferminetako altxaferoa nork botako duen proposatuko dute lehen aldiz herritarrek

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 8a

Lesakako sanferminetako txupinazoa nork botako duen proposatzeko aukera izanen dute herritarrek.

Lesakako 2026ko sanferminetako altxaferoa botatzeko hautagaitzak proposatzeko epea ireki du Lesakako Udalak. Apirilaren 13ko 13:00ak arte bidali daitezke proposamenak kultura@lesaka.eus helbidera idatziz. Bestetako lehen suziria nork botako duen erabakitzeko deialdi ireki hau lehen aldiz egin dute Lesakan, orain artean Lesakako Udalak edo besta batzordeak erabakitzen baitzuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun