Berako Kanttonberri karrika ibilgailuentzat itxiko dute ortzegun goizetik igande arratsera arte

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 8a

Berako Udalak jakinarazi du mantentze lanak tarteko ortzegunetik igandera ezin izanen dela Berako Kanttonberri karrikan ibilgailurik ibili. 

Apirilaren 9an eta 10ean, ortzegunean eta ortziralean Kanttonberri karrikako baldosen mantentze lanak eginen dituzte egonkortasuna bermatzeko. Lan horiek egin ondotik, karrikak bertze 48 orduz itxita egon beharko da baldosak finkatzeko. 

Hori dela eta, Kanttonberriko karrika nagusirako sarbidea itxita egonen da ibilgailuentzat ortzegun goizeko 07:00etatik igande gauerako 12:00ak arte. 

Karrika itxita egonen denez, Kanttonberriko aparkalekuak ere ezinen dira erabili eta ortzegun goizeko zazpietarako hustu beharko dira. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun