Etxalarko Herriko Ostatua errentan hartzeko eskaintzak apirilaren 14ra arte aurkez daitezke

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 6a

Etxalarko Herriko Ostatua bortz urterako errentan hartzeko eskaintzak hilaren 14ra arte aurkez daitezke.

Etxalarko Herriko Ostatuko taberna eta jatetxe zerbitzua errentan emateko lehiaketa publikoa egitea erabaki zuen Etxalarko Udalak martxoaren 12ko osoko bilkuran. Errentamenduaren iraupena bortz urtekoa izanen da (luzagarria). Hileko errenta 400 eurokoa izanen da lehenengo urtean. Bigarren urtetik aitzinera 500 eurokoa. Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 14an, asteartean 12:00etan bukatuko da.

Klausula administratibo partikularren agiria interesatuen eskura dago udal bulegoetan eta www.etxalar.eus atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun