Dantza garaikideko DNA programa Lesakara eta Berara ailegatuko da aurten

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 2a

Nafarroako Dantza Garaikidea DNA programako antolatzaileak eta zenbait dantza konpainietako ordezkariak, Atarrabian egindako aurkezpenean.

Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Príncipe de Viana Erakundeak DNA Nafarroako Dantza Garaikidearen 2026. edizioa aurkeztu zuen asteartean Atarrabian. Baluarte Fundazioarekin lankidetzan garatutako programa da, sorkuntza artistikoa sustatzea eta dantza garaikidea Nafarroako publikoari hurbiltzea helburu duena. Apirilaren 10etik maiatzaren 10era, Nafarroako Antzoki Sareko hamasei oholtzara ailegatuko dira iazko erresidentzia artistikoetan landutako obrak.

Led Silhouette konpainiaren ‘Ultimatum’ apirilaren 12an estreinatuko da Lesakan eta Olatz Larunbek ‘Etena dena’ eskainiko du maiatzaren 3an Lesakan

Eskualdeari dagokionez, apirilaren 12an Lesakako Harriondoa kultur etxean eginen dute Led Silhouette herriko dantza konpainiaren ‘Ultimatum’ lanaren estreinaldia. Dantza, antzerkia eta zinea uztartzen dituen lan hau Agoitzen (apirilaren 19an), Castejonen (apirilaren 25ean) eta Berriozarren (maiatzaren 10ean) ere ikusgai izanen da.

Berako kultur etxean, berriz, maiatzaren 3an Olatz Larunberen ‘Etena Dena’ ikusteko aukera izanen dute.

Amelia Alvarezek bere ikerketa prozesua eginen du Lesakan

Bertze aldetik, ekaina eta irailera bitartean beraien proiektuak gauzatzeko erresidentziak ere eskainiko ditu DNA programak. Amelia Alvarezek Lesakan landuko du bere ikerketa prozesua. Era berean, Led Silhouettek Haizea elkarteko irakasleendako tailerra emanen du apirilaren 23an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun