Haurrentzako Ttiki Trail lasterketa eginen dute apirilaren 18an Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 1a

Apirilaren 19an jokatuko dute Berako Mendi Maratoi Erdia eta Gazte Trail gazteen lasterketa. Bezperan haurrentzako lasterketak jokatuko dituzte. 

Lau kategoriatan banatuta eginen dituzte lasterketak Kanttonberri inguruan:

  • 6 eta 7 urteko haurrek 250 metro eginen dituzte. 
  • 8 eta 9 urtekoek 650 metro. 
  • 10 eta 11 urtekoek 1.450 metro 
  • 12 eta 13 urtekoek 2.050 metro. 

Ordutegiari dagokionez, izen emateen irekiera 15:30ean izanen da. 16:30ean 6 eta 7 urtekoak ariko dira lasterka, 16:50ean 8 eta 9 urtekoak, 17:15ean 10 eta 11 urtekoak eta 17:30ean 12 eta 13 urtekoak. 

Irabazleentzat ez da saririk izanen, parte hartzaile denek hartuko baitute oparia. Gainera, proba bukaeran merienda banatuko dute. 

Izen ematea debalde izanen da eta egunean berean zein Manttaleren webgunean aitzinetik egiten ahalko da. 

Gazte Trail igandean

Igandean, apirilaren 19an eginen dute Berako Mendi Maratoi Erdia, eta baita Gazte Trail proba ere. 

Gazte Traili dagokionez, 14 eta 15 urteko gazteek 7,2 kilometroko eta 340 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute. 16 eta 18 urte bitarteko gazteek berriz, 9,3 kilometroko distantzia 380 metroko desnibelarekin. 

Proba suhiltzaileen aparkalekuan hasiko da eta helmuga Kanttonberrin egonen da. Ibilbidea hemen sartuta ikusi daiteke. 

Gazte Trailen zein Mendi Maratoi Erdian parte hartzeko dortsalak hemen lortu daitezke.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun