Etxalarko turismo bulegoko ordutegia zabalduko dute Aste Santuan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 31

Etxalarko turismo bulegoak ordutegia zabalduko du Astea Santuan.

Etxalarko turismo bulegoa zabalik egonen da apirilaren 2tik apirilaren 6ra herria eta ingurua ezagutzera datozenei ahalik eta zerbitzu egokiena eman asmoz. Goizetan (11:00etatik 13:00etara) eta arratsaldetan (17:00etatik 19:00etara) egonen da zabalik. Apirilaren 6an, astelehenean, goizez bakarrik. Egunero bisita gidatuak ere eskainiko dituzte 13:00etan eta 19:00etan (6 euro pertsonako).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun