Lesakako turismo bulegoa eta Burdinaren Museoa irekiko dituzte Aste Santuan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 27a

Lesakako Turismo Bulegoan informazioa ematen.

Aste Santu honetan, apirilaren 2tik 10era arte irekiko dituzte Lesakako turismo bulegoa eta komentuan berean dagoen Burdinaren Museoa. Apirilaren 2an eta 3an, ortzegunean eta ortziralean, eta apirilaren 6an, astelehenean, goizez eta arratsaldez zabalik izanen da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 17:30era. Apirilaren 4an, 5ean eta 10ean (larunbata, igandea eta ondoko ortziralea) goizez bakarrik irekik ditu ateaa, 10:00etatik 14:00etara) eta apirilaren 7tik 9ra, pazko asteko asteartetik ortzegunera, 10:00etatik 15:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun