Martxoaren 18an Lesakako Arrano elkartean antolatutako mahai inguruan Stop Fosilak dinamikako Lorea Flores eta Gorka Laurnaga kideek trantsizio ekosoziala izan zuten mintzagai, Iratxe Muxika Berriako kazetariak gidatutako mahai inguruan. Euskal Herrian energia fosilekiko dugun menpekotasuna dela eta horrek dituen ondorio larriengatik, energia berriztagarrien zabalpen baten beharra aipatu zuten. Arranoko aretoa herritarrez bete zen.