Etxalarko Udalak herriko ostatua errentan atera du

Ttipi-Ttapa

Etxalarko Udalak, 2026ko martxoaren 12an eginiko osoko bilkuran erabaki zuen lehiaketa publikoa egitea herriko ostatuko taberna eta jatetxe zerbitzua errentan emateko.

Dagoeneko argitaratu ditu udalak errentan emateko baldintzak: 

  • Errentamenduaren iraupena bortz urterako izanen da, eta luzagarria da. 
  • Hileko errenta 400 euro izanen da BEZa kanpo lehendabiziko urtean. Bigarren urtetik aitzinera, eta borzgarren urtera arte 500 eurokoa izanen da BEZa kanpo. Horri urtero gehituko zaio dagokion KPIaren igoera. 
  • Lehiaketan ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa baloratuko dira. 
  • Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko 600 euroko fidantza paratu beharko da. 

Interesatuek apirilaren 14ra arteko 12:00ak arteko epea izanen dute eskaintzak Etxalarko Udaleko idazkaritzan aurkezteko. 

Informazio gehiago nahi duena Etxalarko udalaren webgunean sartu daiteke. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun