Berako Mendi Maratoi Erdiko ibilbidea ezagutzeko aukera izanen da igandean

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 19a

Ibilbide berria izanen du aurten Berako Mendi Maratoi Erdiak, eta hargatik, igandean ibilbidea ezagutzeko hitzordua antolatu du Manttalek. 

Aurten ibilbidean hiru aldaketa  izanen dira: Usategieta eta Landagañeta artean, Langañeta eta Zumalku artean eta Itzea eta helmuga artean. Bada, aldaketa horiek ikusi eta ibilbide berria ezagutzeko hitzordua izanen da igandean. 08:45ean elkartuko dira Toki Onako aparkalekuan. 

Korrikalari bakoitzari bere jatekoa eta edatekoa eramateko eskatu dio Manttale Mendi Lasterketa Taldeak. Ibilbidearen bukaeran dutxatzeko aukera izanen da kiroldegian 13:30ak arte.

Gehienez ere hiru ordu eta 45 minutuko denbora tartea izanen dute parte hartzaileek 21 kilometroak osatzeko. 

Proba apirilaren 19an izanen da eta azken dortsalak oraindik ere eskuragarri daude hemen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun