Palestinako gerraren bukaera eta milaka haur palestinarren sufrimenduarekin bukatzea eskatzeko Gure Haurrak ere Badira mugimenduarekin eta manifestuarekin bat egina du Labiaga ikastolak. Berriki, ortzegunero, 16:30ean, elkarretaratzeak egiten hasi dira ikastolaren Eztegarako egoitzan. «Labiaga ikastolan argi dugu Euskal Herriko eta bertze herrialdeetako historian gertatutako pasarte latz zein garrantzitsuen lanketa ezinbertzekoa dela jendarte demokratikoago bat lortu nahi badugu», adierazi dute
Gehiago ere bai: «Sarraski honen aitzinean ezin dugula isilik egon, ezin dugu besoak gurutzaturik gelditu. Gaur eta hemen premiazkoa da ondorio latzak izaten ari den eskalada belikoa gelditzea eta bake eta itxaropen etorkizuna eskaintzea. Palestinaren borroka justizia unibertsalaren aldeko borroka da, giza eskubideen eta herrien eskubideen aldeko borroka da. Lurra, Justizia eta Bakea Palestinarentzat».