24. Korrika

Bertso poteoa eginen dute ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa

Korrika aitzakiatzat hartuta, bertso poteoa eginen dute ortziralean Beran. Barraskilo Gazte Taldeak antolatu du egitaraua. 

Haira Aizpurua saratarra eta Xabat Illarregi leitzarra ariko dira bertsotan Uraldea karrikan 19:30ean hasita. Bertsoak aditzeaz gain, Ikuilu eta Kataku ostatuetan pintxo bereziak paratuko dituzte. 

Beratik asteartean pasatuko da Korrika eta Barraskilo Gazte Taldeak ere kilometroa izanen du Espidobaita elkartearekin batera. 06:11n hartuko dute lekukoa NA-8304 errepidean, Martiko enpresaren parean. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun