Berako Udala gaztainondoak berreskuratzeko proiektu batean murgilduta dago Cederna Garalurrekin eta Rural Kutxarekin batera, eta proiektu horren barrenean egin dute landaketa eskolako ikasleek.
Pasa den ortziralean egin zuten landaketa, eta ikasleak oinez joan ziren Beratik Otsandara. Han, Berako Udaleko mendizaina eta udaleko ordezkaria zituzten zain, eta ikasle bakoitzak gaztainondo bat landatu zuten.