Uxuri Portu Crespo txirrindulari lesakarrak hasi du denboraldi berria. Larunbatean jokatu zuen Espainiako trial kopako lehen proba Cartagenako (Murtzia) Los Camachos zirkuituan eta lehen postua lortu zuen 12 urtez beheitiko nesken kategorian. Honela, kopako lidergoa hartu du. Apirilean jokatuko du txapelketa honetako bigarren proba berriz ere Murtzian, kasu honetan Lorcan.