Promozio mailako finalerako zuzeneko sailkapena lortu du Dunixe Alberro iturendarrak Arrutirekin
Promozio mailako partidan, Arrutik eta Dunixe Alberro iturendarrak 22-12 irabazi zieten Gomezi eta Sotili. Arrutik eta Alberrok partida guztiak irabazi eta finalera zuzenean sailkatu dira. Gomez eta Sotil, aldiz, emaitza honekin finalerdietatik kanpo gelditu dira. Finalerdietako partida, berriz, Iraide Iriarte sunbildarrak eta Ernagak, Alize Sagardui goizuetarraren eta Etxeberriaren kontra jokatuko dute.
Lehen mailan, finalerdietako gurutzaketak erabakiak
Lehen mailan, lidergoa zegoen jokoan igandean Beran. Gomezek eta Agirrek 22-20 irabazi zieten Barrokalen ordez aritu zen Aranbururi eta Perezi. Beraz, lidergoa Iturriaga-Orbegozoren eskuetan eta finalerdietako gurutzaketak erabakita.
Finalerdiak larunbatean Beasainen eta igandean Legazpin eta finala martxoaren 27an Azpeitian
Heldu den larunbatean Beasainen jokatuko da promozio mailako finalerdia (Iriarte eta Ernaga, Sagarduiren eta Etxeberriaren kontra) eta lehen mailako lehenbizikoa (Iturriaga eta Orbegozo, Mujikaren eta Ruiz de Larramendiren kontra). Igandean Legazpin, berriz, lehen mailako bertze finalerdia jokatuko dute Barrokalek eta Perezek, Oskozen eta Arrastiaren kontra.
Finalerdietako irabazleek finalak jokatuko dituzte martxoaren 27an, ortziralean 21:00etan hasita zpeitian.