Lesakako VII. Mendi lasterketa antolatu zuen igandean Beti Gaztek eta Hernaniko Anartz Artolak lortu zuen garaipena gizonezkoen artean (1.07.49), Aimar Otxoteko lesakarrak bosgarren edizioan egin zuen errekorra (1.10.13) ia bi minutu eta erdian hobetuz. Hain zuzen, Aimar Otxoteko bera izan zen bigarren (1.12.46) eta Ion Solak osatu zuen podiuma (1.13.21). Emakumezkoetan, Lesakako Oihana Arruti Terreros nagusitu zen (1.31.10), bigarren izan zen Ainhoa Arruti Loiarte urnietarra (1.35.40) eta hirugarren Amets Maiztegi Landa hondarribiarra (1.37.58). Guztira 302 korrikalarik bukatu zuten proba, inoiz baino gehiagok. Sailkapen osoa
Gizonezkoetan, hamar lehenbizikoetan, seigarren izan zen Mattin Gonzalez lesakarra (1.16.32), zortzigarren Ibon Erdozain beratarra (1.16.58), bederatzigarren Aitor Begino igantziarra (1.17.57).
Emakumezkoetan, hamar lehenbizikoetan, bosgarren izan zen Paula Artieda Vila beratarra (1.41.18), zazpigarren Amaia Jorajuria doneztebarra (1.41.37) eta zortzigarren Amaia Inda donamariarra (1.41.37).
Gizonezko beteranoetan, hirugarren izan zen Joseba Lasarte beratarra (1.24.38), Mikel Ganuzaren eta Julen Paradaren gibeletik.
Emakumezko beteranoetan, sailkapen orokorrean hirugarren izan zen Amets Maiztegi gailendu zen, Nerea Amilibiaren eta Nerea Martinezen gibeletik.
Jubeniletan, Andoni Apezetxea Almandoz beratarra izan zen bizkorrena (1.22.42).
Taldeka, berriz, etxeko taldea, Beti Gazte gailendu zen eta Beti Gazteko bazkiderik bizkorrenak Aimar Otxoteko eta Paula Artieda izan ziren.