Espainiako lehen mailako klub arteko pilota txapelketaren azken fasean izanen da Leitzako Aurrera

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 13a

Txapelketa osoan bezalam Hegoi Txoperena ariko da buruz buruko partidan Aurrerako ordezkari.

Espainiako klub arteko pilota txapelketako lehen mailan ongi aritu da aurten Leitzako Aurrera pilota elkartea. Sailkapen orokorrean hirugarren izan da eta asteburu honetan Arnedon (Errioxa) jokatuko den azken faserako sailkatzea lortu du. Sailkapen orokorrean bigarren izan den Ezcaray taldearen kontra ariko dira larunbatean 11:30ean hasita eta irabazleak, sailkapen orokorrean lehen sailkatua izan den Zugarralde taldea izanen du esperoan, igande goizean.

Txapelduna zuzenean ohorezko mailara igoko da, baina finaleko galtzaileak ohorezko mailara igotzeko beste aukera bat izanen du. Hain zuzen, kategoria horretan azkenaurreko izan den Goizuetako Umore Onaren kontra kanporaketa jokatuko du eta irabazlea izanen da datorren urtean ohorezko mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun