EliralE-Pantxika Telleria dantza konpainiaren ‘Bota’ lanaren entsegu irekia ikusgai izanen dute Lesakan martxoaren 20an

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 19a

Elirale-Pantxika Telleria konpainiako Jon Vernier Bareigts eta Joana Millet Arias, dantzari eta koreografo garaikideak 'Bota' lanean.

Senpereko EliralE-Pantxika Telleria dantza konpainia bere azken lana, ‘Bota’, lantzen ari da eta entsegu irekia eskainiko dute martxoaren 20an, ortziralean 17:00etan hasita, Lesakako Harriondoa kultur etxearen atarian.

BOTA

Gure jatorri euskaldun eta katalanak elkarrekin elkartzen dira jauziaren inguruko hiztegi komun bat aurkitzeko (jauzi ekintza). bOta-k katalanez jauzi erran nahi du eta euskaraz jaurti.

Jauzia baliabide koreografiko eta dramaturgiko gisa erabiliko dugu, bi lurraldeetako dantza tradizionalen oinarria. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren bi kultura herrikoiak, besteak beste, ahotsaren eta gorputzaren bidez. Dantza, kolektibo batean dastatzen dena, sarritan zirkulu batean ospatu ohi da, elkarri begiratzeko, taldean konektatzeko eta elkar hobeki ulertzeko. Kantu polifonikoek natura, poza eta kolektiboaren indarra ospatzen dituzte. Melodiak eta erritmoak ehuntzen dituzten musika tresnak, gorputzei berez bizia ematen dietenak. bOta bi kultura horiek zerk lotzen dituen ezagutzeko gonbidapena da. Bidaia dantzatu eta kantatua.

Jon Vernier Bareigts eta Joana Millet Arias, dantzari eta koreografo garaikideek, jauzia, zirkulua, jolasak eta erritmoak uztartzen dituen idazpen bati ekinen diote, eta haien lan ardatzak gai hauen inguruan arituko dira: Espazio publikoa, jai herrikoiak, lurraldeak, diziplinartekotasuna, ahotsa eta testua, eta makila tresna koreografiko eta erritmiko gisa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun