Herri Haitada antolatzeko laguntzaile bila dabiltza Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 13a

Berako taldeko zenbait kide, Zugarramurdin 2025eko Herri Haitada irabazi ondotik.

Jakina denez, maiatzaren 23an Herri Haitada ospatuko da Beran eta eguna ahalik eta borobilena izateko, ezinbertzekoa izanen da herritarren arteko elkarlana eta laguntza. Beraz, laguntzeko prest daudenek izena eman dezakete galdetegi hau betez edo Berako komertzio hauetan: Purienea eta Igone. Izena emateko azken eguna maiatzaren 10a izanen da. Data hurbiltzerakoan boluntarioekin elkartuko dira informazio gehiago emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun