Berako albisteen berri emateko aplikazio eraberritu du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 12a

Beratik Berara aplikazioaren itxura eraberritua.

Lehen Bera Hurbil zena Beratik Berara da orain. Orain arteko aplikazioa eraberritu, eta itxura berria eman dio Berako Udalak.

Udalak azaldu duenez, azken aldian hainbat arazo izan dira Bera Hurbil aplikazioarekin, eta horregatik ez da «behar bezala martxan egon». Aplikazio eraberrituarekin arazo horiek denak «gainditzea» espero duela azaldu du udalak eta barkamena eskatu du aitzinekoan izandako arazoengatik. 

Dagoeneko eskuragarri dago Beratik Berara aplikazioa Android eta IOS sistema duten mugikorrentzako. Aplikazio martxan paratzeko segitu beharreko urratsak azaldu ditu udalak: 

  • Ezabatu aplikazio zaharra mugikorretik. 
  • Sakatu ondoko esteketako bat aplikazio berria deskargatzeko: 
  • Erregistro datuak bete. Inportantea da datuak berriz betetzea, aplikazioa berria baita. Nahi izanez gero, oraingo aplikazioan duzuen erabiltzaile eta pasahitz bera erabili dezakezue.
  • Izen- ematea bukatzeko, emandako postara joan beharko zara erregistroa baieztatzeko. Pausu hau egin gabe ez da erregistroa amaitzen.

Prozesua burututakoan arazoren bat edo zalantzaren bat izanen gero aiora@aiora.eus helbidearekin paratu beharko da harremanetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun