Mikel Etxalarrek solasaldia emanen du martxoaren 14an Lesakako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 13a

Mikel Etxalarrek eskainiko du Beti Gaztek antolatutako hitzaldia larunbat arratsaldean Lesakako liburutegian.

Mendi Lasterketa ez da Lesakako Beti Gazte elkarteak martxorako antolatu duen ekitaldi bakarra. Kultur arloan, solasaldi interesgarria prestatu ditu. Hilaren 14an, larunbatean 18:00etan, Sobrevivir al trabajo en la era de la exigencia constante (Etengabeko exijentziaren aroan lanetik bizirik ateratzea) solasaldia emanen du Mikel Etxalarrek gaztelaniaz liburutegian.

Lorategiak eta historia martxoaren 20an eta 21ean

Martxoaren 20an eta 21ean, berriz, Lorategiak eta historia solasaldiak eginen ditu Andoni Esparzak, ortziralean euskaraz eta larunbatean gaztelaniaz, biak 18:00etan liburutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun