Liburuaren eguna ospatzeko aurten ere lagun ezkutua izanen dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 18a

Lagun ezkutuko liburuak Etxalarren, duela bi urte.

Azken urteetako arrakasta ikusiz, aurten ere Lagun Ezkutua antolatu du Altxata kultur eta kirol elkarteak. Bi mailatan, haurrena eta helduena. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du kultur etxean apirilaren 1a baino lehen. Egun horretan, 17:00etan, eginen da zozketa. Apirilaren 7tik 21era arte kultur etxeko kutxan utzi beharko da liburua.

Apirilaren 23an oparia eta apirilaren 24an Goiz Eder Iturainen ‘Etxe dotore aunitz’ ipuinaren aurkezpena

Apirilaren 23an, 17:00etan, bakoitzak bere oparia biltzeko aukera izanen du. Egitasmoa borobiltzeko, apirilaren 24an, 19:00etan, Goiz Eder Iturainek Etxe dotore aunitz ipuina aurkeztuko du kultur etxean. Geuretik Sortuak proiektuan parte hartu du Etxalarrek, eta Iturainek iaz Etxalar, Arantza, Lesaka eta Beran egindako egonaldiaren emaitza da ipuin hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun