Adosen Binakako Txapelketaren jardunaldia jokatuko dute igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 12a

Lehendabiziko mailako partidan argazkian ageri den Barrokal Perezekin batera ariko da Gomezen eta Agirreren kontra. Argazkia: Ados pilota.

Martxoaren 15ean, igandean, Ados klubak Binakako Txapelketaren jardunaldia jokatuko du Beran. 11:30ean hasita, bi partida jokatuko dituzte Eztegara pilotalekuan. 

Lehendabiziko partidan, promozio mailan, Arruti eta Alberro iturendarra, Gomezen eta Sotilen kontra ariko dira lehian.

Bigarren partidan, lehendabiziko mailakoan, berriz, Barrokal eta Perez, Gomezen eta Agirreren kontra ariko dira. 

Jaialdirako sarrerak bortz euroko prezioa du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun